XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zaude lasai, platerki bakarra hartzera noa - aditzera eman nion, neure burua gose somatzen banuen ere.

- Nik hutsa jaten dut - jarraitu zuen berak jariotsu -.

Huskeria bat besterik ez dut behar izaten eta hori berriketarako aitzakibide.

Oraintxe ere ezin izango nuke ezertxo jan... horko esparragu horietxek ez izatekoz.

Zinez mingarri litzaidake horiek ahoratu gabe Paristik aldendu beharra.

Neure bihotzaren bigarren zartakoa! Erakustokian ikusi bainituen eta txit garestiak zirela banekien.

Hamaika bider ikusi nituen eta haietxen jateko gogoz gelditu!.

- Horko esparragu haundi horiek jar diezazkiozuketen galdetzen du andereñoak - eskari egin nion morroiari begi-keinu batez, ezezkoa esan ziezadan.

Irriabar ezti bat jabetu zen haren aurpegi zabalaz, esparraguak bikainak eta xamur-xamurrak zituztela adiaraziz.

- Ez nago batere goseak, baina zurean badirauzu ekin zion nire lagunak hasperen Zizpuru=suspiro bat eginaz pare bat bederen gogotsu hartuko dut.

Eskatu nituen. Beharko eskatu! Pare bat lehenengoak izango ziren.

Gero gerokoak!

- Zuk ez al dituzu nahi? - Ez, nik ez dut behin ere esparragurik jaten.